Gaur Hodei lokartuta heldu da irratira. Hodeietan dagoela esaten dio Amamak baina Lurren ustez planeta batean dago. Zenbat planeta ezagutzen dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/44-gaurezdagoeskolarik-ilargia.mp3 Deskargatu hemen.
kantua
Lur eta Hodeiren klasean kolore ezberdinetako zakarrontziak ipini dituzte. Horia, berdea, urdina eta marroia… zertarako jarri ote dituzte koloretako lau zakarrontzi? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/43-gaurezdagoeskolarik-anttoniedalontzia.mp3 Deskargatu hemen.
Lur eta Hodeik parkean lagun berri bat egin dute. Txirristatik ezin da bota, baina lagun berriaren txisteak txirrista bera baino dibertigarriagoak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/42-gauezdagoeskolarik-errekamari.mp3 Deskargatu hemen.
Lur eta Hodeiren klasekide bat oso indartsua da eta horregatik indarrarekin dena konpondu nahi du. Baina indarrarekin dena konpondu ahal da? Gaur, burua erabiliz gauzak hobeto bideratu ahal direlaikasiko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/41-gaurezdagoeskolarik-dortokaren%20estrategia.mp3 Deskaragatu hemen.
Lur eta Hodei Iruñara joango dira txango batera. Haiek txupinazoa botatzen duten lekua ezagutu nahi dute. Baina Amamak iruñan dagoen zubi famatu baten kondaira zaharra kontaktua die. Aintzinako kontuez asko ikasiko dute gaur Lur eta Hodeik. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/39-gaurezdagoeskolarik-mihiluzeibaiaenkondaira.mp3 Deskargatu hemen.
Aiko Taldeak Euskal museorekin lortutako akordioari esker dantza ibiltaria bertan eskainiko du. Euskal museoa izango da Dantza Ibiltaria ikastaro egonkorren denboraldi berriaren egoitza, astelehen guztietan, urritik ekainera. Horrela, urriaren 1etetik aurrera, Euskal museoaren klaustroak hastapen mailako klaseak jasoko ditu astelehenetan guztietan 18:00etatik 19:30etara eta maila aurreratua 19:30etatik 21:00etara. Jendea animatzeko […]
Hodei galdu egin da irratirako bidetik, lurrari begira joaten delako beti harri politen bila. Zorionez, auzokide batzuen laguntzaz irratira heldu da garaiz! Zuek badakizu zer egin behar duzue galtzen bazarete? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/180630-Gaur%20ez%20dago%20eskolarik_hodei%20galdu%20da.mp3 Deskargatu hemen.
Hodei eta Lur moskeatuta heldu dira irratira patinete elektriko berria ez dutelako lortzen. Bere klasekide batek beti lortzen du nahi duena nahiz eta gero ez erabili. Inbidia izango ote da? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/34-gaurezdagoeskolarik-koloretakoburua.mp3 Deskargatu hemen.
Lur eta Hodeik klasekide berri bat daukate. Ikaskidea aspergarria dela egun osoan zehar isilik eta bakarrik egoten delako esaten diote amamari. Amamak, agian ikasle berriak gure hizkuntza ez dakielako ez duela beraiekin hitz egiten erantzuten die. Lur eta Hodei prest daude laguntxo berriari euskera irakasteko! https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/31-gaurezdagoeskolarik-txantxangorria.mp3 Deskargatu hemen.
Lur eta Hodeik txakur bat topatu dute kalean bakarrik, eta etxera eraman nahi dute. Amamak animaliak jostailuak ez direla esaten die eta asko pentsatu behar dela bat adoptatu baino lehen. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/30-gaurezdagoeskolarik-do%c3%b1akarmenlotiabezainbildurtia.mp3 Deskargatu hemen.
