Larunbatean Kale Nagusitik zuzeneko saio berezia egin genuen. Aratusteak, karnabalak… inauterietako egun handia izan zen Bilbon. Eguraldia lagun izan genuen eta sekulako giroa izan zen Bilboko karriketan. Saioa Juan Mari Aburto alkatearekin eta Itziar Urtasun jaietako zinegotziarekin abiatu genuen. 1984tik, Bilboko Aratusteetako parte dira Farolin eta Zaranbolas. Aurten Lander Otaola […]

Inauteriak izan digu mintzagai Akaitze Kamiruagarekin batera, Labayru fundazioak ateratako lana izan dugu hizpide. Karnabalak adierazteko izen desberdinak erabiltzen dira. Bizkaian izen tradizionalena eta zaharrena Aratuste da. Izen honek aldaerak ditu leku batetik bestera: Aratiste, Aratoste, Atoste… Forma hau, Aratiste, XVI mendeko dokumentuetan agertzen da, 1562an. Gero karnabalak mailegua zabaldu […]