Aratustetako saio berezia entzungai

Larunbatean Kale Nagusitik zuzeneko saio berezia egin genuen. Aratusteak, karnabalak… inauterietako egun handia izan zen Bilbon. Eguraldia lagun izan genuen eta sekulako giroa izan zen Bilboko karriketan. Saioa Juan Mari Aburto alkatearekin eta Itziar Urtasun jaietako zinegotziarekin abiatu genuen. 1984tik, Bilboko Aratusteetako parte dira Farolin eta Zaranbolas. Aurten Lander Otaola eta Ylenia Baglietto aktoreei egokitu zaie Bilboko aratusteetako pertsonaia famatuak izatea eta biak izan genituen gurekin. Gabriel Aresti euskaltegiko inaute jaiko protagonistak izan genituen eta baita Kopla txikien lehiaketako irabazleak, Altxaporrue konpartsa, saioa bukatzeko, Ekotaloak nolakoak diren ezagutzeko aukera izan genuen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Burt Bacharach, Neil Young, Colin Irwin, Jack White, Kevin Coyne

ar. Ots 21 , 2023
Pasa den astean, otsailaren 8an, Burt Bacharach musika egile handia zendu zen Los Angelesen, 94 urte zituela. Bacharach herri musikaren egile handienetakoa izan da. Ehunka abesti egin zituen, askotan Hal David letragilearekin. Jazz musikatik etorri zen eta piano jole, orkestra zuzendari eta ekoizle aritu zen, besteak beste. Entzun ditugu bere […]

Honekin lotuak