Gaurkoa bezalako egun batean Dolores Ibarruri hil zen. Bizkaiko meategietan sortutako aitzindari komunista historikoa izan zen Ibarruri, bere berbaldi sutsuengatik Pasionaria ezizena hartu eta horrekin egin zen ezaguna. Gallartan 1895eko abenduaren 9an sortu eta Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an, 94 urte betetzear zituela. Bitartean, gaztaro militantea, 1936ko gerra zibila, […]
komunismoa
Iaz hildako Toni Negri filosofo komunistaren figura ekarri dugu gogora gaurkoan, eta Josu Larrinagak aurkeztu digu bere ibilbidea. 90 urterekin hil arte militantea izandako italiarra dugu Negri, marxismo autonomoan eta operaismoan nabarmendua. Mugimendu sozialen, inperialismoaren, asanblearen eta beste hainbat kontzepturen inguruko teorizazioak egiteaz gain, parte-hartze zuzena izan zuen hainbat ekimenetan […]
Josuk “lorazaintzaren aldeko mezua” ekarri digu, AHTren inguruko hitzaldi batetik etorrita. “Ekologismoa, klase borrokarik gabe lorazaintza” dela entzun du hitzaldi batean. Klase kategoriak XIX. mendeko berak diren edo ez aparte utzita, herrena iruditu zaio argudioa, nahi gabe seguraski. Izan ere, klase borroka prometeista izan da, ekologismo ikuspegi falta baten ondorioz […]
