HAUXE GURE LURRA: “Lorazaintzaren” alde

Josuk “lorazaintzaren aldeko mezua” ekarri digu, AHTren inguruko hitzaldi batetik etorrita. “Ekologismoa, klase borrokarik gabe lorazaintza” dela entzun du hitzaldi batean. Klase kategoriak XIX. mendeko berak diren edo ez aparte utzita, herrena iruditu zaio argudioa, nahi gabe seguraski. Izan ere, klase borroka prometeista izan da, ekologismo ikuspegi falta baten ondorioz garapenean eta hazkundean jarri du bere esperantza XIX. eta XX. mendeko klase borrokaren kontzepzioak. Lorazaintzan ere balio positiboak topatu daitezkeela uste du Josuk. Iñakiren iritziz, bestalde, krisi ekosozialari gutxi erreparatzen dio orain euskal gazteen artean puri-purian dagoen sozialismo ildoak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Larrialdi klimatikoari aurre egiteko estrategiak

az. Mar 1 , 2023
Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]

Honekin lotuak