Kubari leihoa ireki eta, bertako Viñales herriko Ventana al Valle kultura proiektu komunitarioa ezagutzeaz gain, Gernikan egingo den bi eguneko jaialdiaren berri izan dugu. Ekainaren 10 eta 11n ospatuko da Astra kultura fabrikan Ireki leihoa Kubari elkartasun jaialdiaren bigarren edizioa -aurrekoa Abadiñon izan zen 2014ko azaroan- eta horren berri eman […]

Hasteko, Luis Guridik Kubaren aurkako Blokeoa oraindik ez dela bukatu esan digu. Jarraitzeko, gure ekonomia arloko kolaboratzaileak egoera aztertu du, bai Mendebaldeko enpresen interesen ikuspuntutik, baita Kubako populazioaren aldetik ere. Arriskuak badira prozesu honetan, baina ematen du Obamak eta Castrok arazo handirik ez dutela izango irekitako prozesua garatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasluisguridi.mp3  Deskargatu hemen

Jabi Zabala, sarean.com: “Lagun idazle batek esan zidan kubatarrak txiste batean bezala bizi direla, eta egia zela konturatu nintzen berehala. Hasieratik izan nuen inpresio hori irlan, baina ez nuen berbaz gauzatu, amets batean egonda, bertako egoerak guztiz ilogikoak izan arren, ohartzen ez den ameslaria bezala. Soilik mundu erreal eta zakarrera […]

Kubako Viñales herritik dator Ventana al valle egitasmoa. Egitasmo komunitarioa da, kasu honetan bertako kultura adierazpide jatorrak babesteko: dantza kubatarrak, ahozko literatura, son musika, repentismoa… Ostatatzea ere badute martxan, proiektua finantziatzeko eta bidaiariak bertan hartuz bestelako turismo mota bat garatzeko. Martxan daude kultura ekimenak eta eraikitzen ari da kulturgunea bertan. […]

Urriaren 5ean ospatuko dute Euskadi-Cuba elkartekoek euren 25. urteurrena Bilboko Kafe Antzokian. Kubarekiko adiskidetasun elkarte honetako kidea dugun Oihana Pascualek balantze txiki bat egin du, elkartasun klabean. Igandean, arratsaldeko 17:45etik aurrera, bideoak, erakusketak, dantza kubatarra, bertsolariak izango dira. Ekitaldian, duela 16 urte AEBn kondenatu zituzten Bost Kubatarren aldeko “Seguimos en pie” CD-DVD […]