Kubari leihoa ireki eta, bertako Viñales herriko Ventana al Valle kultura proiektu komunitarioa ezagutzeaz gain, Gernikan egingo den bi eguneko jaialdiaren berri izan dugu. Ekainaren 10 eta 11n ospatuko da Astra kultura fabrikan Ireki leihoa Kubari elkartasun jaialdiaren bigarren edizioa -aurrekoa Abadiñon izan zen 2014ko azaroan- eta horren berri eman digute Ventana al Valleren euskal kudeaketa taldeko Jabi Zabalak eta Gernikako Astrako Naroa Idoiagak.
Kubako adierazpen jatorrak (dezimismoa, repentismoa, ahozko literatura, son musika, dantza criollo eta Yorubak…) sustatu eta transmititu nahi dituen Ventana al valle proiektuaren sorrera, izaera, kezkak, helburuak eta asmoak aurkeztu dizkigu Jabik. Naroak, berriz, elkartasunetik eta Astra zein Ventana al valle proiektuek dituzten antzekotasuak abiapuntu harturik antolatu duten jaialdi honen bigarren edizioaren arrazoiak, helburuak eta egitaraua bera zein izango den azaldu digu.
Deskargatu hemen.
Informazio gehiago Ventana al valleren webgunean, Facebook orrialdean zein Youtube kanalean, Astran eta Cubainformacion webgunean. Cubainformacion-ek egindako bideoa:
Jaialdiaren egitaraua: