Abian dira Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak. Aurreneko kolpea izan dugu aurreko asteburuan Larraun-Lekunberrin, eta seikotea kantuan aritu eta gero, Amets Arzallusek eta Beñat Gaztelumendik lortu zuten puntuaziorik altuena. Hirugarren sailkatua izan zen Saioa Alkaiza; laugarren Xabat Illarregi, eta azken bi sailkatuak Xabat Galletebeitia eta Gorka Pagonabarraga bizkaitarrak izan ziren […]
