POTTO saioan, konfinamenduak ere ez gaitu ixilduko eta, lizentziarekin zein lizentziarik gabe, isolamenduak agintzen duen garaiotan saio berezia prestatu dugu: BERTSO BERRIAK, COVID-19ARI JARRIAK Teknologia berriei esker, kilometroak laburtu eta bertso-jaialdi birtuala antolatu dugu: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Maite Sarasola kantuan, Erlantz Ibargurengoitiaren “aginduetara”. Gozatu, guk saioa prestatzen bezainbeste […]

Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolari gazteek hitzordua izan zuten Abadiñoko probalekuan. Zortzikotea taulagainean, Etxahun Lekueren aginduetara. Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala estu joan zen, eta, bertso puntuagarriak kantatuta, buruz burukora heldu ziren Maite Sarasola eta Bittor Altube. Deustuar gazteak bertan bota zituen alerik ederrenak eta etxera eraman zuen Juan Mari Areitio bertsolariak […]