Gaurkoan igel jokoan eta tokan aritu gara; igelaren ahoan fitxak sartzea eta metalezko zutikako xafla bihurria jotzea helburu: kax! Bilbo Konpartsek duten kirol mundua ere ezagutu dugu eta Hau Pittu Hau taldeko Ainhoa Ribeiro elkarrizketatu dugu; Ane Zabala Eskirol kontsagratuak dokumental puxka oparitu digu: “Icaro”; Maite Sarasolaren bertsoak+ musika… On […]

“Ez da Kasualitatea” bertso-saio musikatua zabaldu dugu uhinetan. Deustuko udaltegian izan zen zita, 2024ko abenduaren 9an; Idoia Anzorandiaren agindutara izan ziren kantuan Miren Amuriza, Aissa Intxausti eta Maite Sarasola. Musikaren indarrean: Libe Goienaga eta Aner “Euzkitze” Opari txikia ere besapean: Maider Arregiren sorta musikatua eta, Tolosako Atariak antolatutako saioan, Amaia […]

Trabeskalea bueltan da, eta denboraldi honetan Maite Sarasola batu zaigu taldera. 2025eko lehenengo saio honetan beldurraz arituko gara. Batetik, emakume sortzaileek oholtzan sentitzen dituzten beldurrak, kezkak eta lotsak azalduko ditugu, besteak beste, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuan oinarrituta. Bestetik, fikzioan kontsumitzen dugun beldurretik ibilbidea egingo dugu, beldurrezko filmak komentatuko ditugu […]

Euskal pilota federazioaren hauteskundeak aztertu ditugu;  Joxe Mari Mitxelenak buru duen ‘Pilota Zazpi Haizetara’ eta Enaitz Olaetaren ‘Euskal Pilota Mundura Taldea’ hautagaitzak astindu ditugu. Joxe Mari eta Enaitz elkarrizketatu eta… Musika goxoarekin bat, kazetari Naiztarren ekarpen hirukoitza: Ane Urkiri + Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate) Maite Sarasolaren bertsoa(k), […]

2025eko aurrenekoan etxera begira jarri gara; Euskararen mugetatik kanpoko lurrak konkistatu dituen kirol modernoa aztertu dugu: ARTZIKIROLA. Artziniegan sortu eta mundura zabaldu den kirol inklusiboaren berri ekarri digu Anjela Vadillok. Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi eta “Milion dollar baby” pelikulatzarra ikusteko gonbitea egin digu Bittor Beaskoetxearen kronika eta Maite Sarasolaren […]

Parkour berbaren atzean dagoen mundua aurkeztu digu Amets Gilek; leku batetik beste leku batera mugitzeko alternatiba. Hiri arkitekturaren erabilera, mugimendu eta teknika…. Parkour, mundua ulertzeko modu propioa! Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobik irakasleak ere izan ditugu, kontu kantari; Ane Zabala etorri zaigu Eskirol mozorroa jantzita, “Yamakasi” pelikula ahotan eta… […]

Hartu arnasa, sakon; puztu birikak, arnasaldiari eutsi… Zelan? Apnea gehiago nahi? Bilbo Hiria irratiaren Kirol Eskirol saioan duzu botika: Eider Gutierrez apnealari Arrasatearra izango da GURE programaren erdigune. Xorroxin Irratiaren txoriaren kantua ere ekarriko dugu: Julen Zelaieta; Ane Zabalak Eskiroltasuna izango du jomuga KatareKid pelikularen bidez; Maite Sarasolaren bertsoak hasi-buka […]

Kirola egin nahi ala nahiago Eskirol izan? Bilbo Hirian zain duzu deskirol saioa: Kirol Eskirol Gaurkoan ultra-iraupen ziklismoa ezagutu dugu Ziortza Villa gorliztarrarekin (denbora luzea bizikleta gainean etengabe). Txapeldun handia 12 eta 24 orduko probetan. Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), Bittor Beaskoetxearen kronika (futbola + frontoia), Maite Sarasolaren […]

Kirol zein Eskirol izan, hauxe da zure tokia Bilbo Hiria irratian. Euskal Ardi Moztaileen elkartea ezagutu dugu Mikel Galvezen ahotan. Mundialak gara! 2026an, Zelanda Berria dugu zain. Gaurkoan ez dugu A8 bestaldeko kideen bisitarik izan (Kazetari Naiztarrak eta Xorroxin Xoria) eta, horien ordez, Jabi Zabala lagunak zutabea den iritzia zabaldu […]

Kirol Eskirol, biko santua Kirol kazetaritza modernoaren arrakalak astindu ditugu, furgonetatik kanpo, Julen Axperekin. Ane Zabala Vespa zaharraren gainean Erroman oporretan ari dela ikusita, Amaia Arostegi lankideak, Eskirol lanetan, kirol-zinema lotu ditu. Sinergiak baliatuta, Julen Zelaieta Xorroxin irratiko txoriak A8 bestaldeko ekialde urruneko berriak zabaldu ditu; Maite Sarasolaren agurrak gozagarri, […]