Gaurtik igandera bitarte Bilbon ELEN batzar orokorra burutuko da, Europan hizkuntza gutxituak eta galzorian daudenak babesteko eta sustatzeko lan egiten duten erakundeentzat Europan urtero egiten den ekitaldi nagusia da batzar hau, eta Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELENek elkarlanean gaian adituak bilduko dituzte unearen irakurketa egiteko. Kontseiluko Manex Mantxolak ekarri dizkigu xehetasunak. […]