Patxo Telleriak berak eta Mikel Martinezek antzeztuko dute Mireia Gabilondok zuzendutako etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joko teatral hau. Bihar asteazkenean, azaroaren 15ean, estreinatuko da antzezlana 19:30etik aurrera, eta etzi, ostegunean -hilak 16- bigarren emanaldia eskainiko da ordu berean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.  

Oholtzatik pantaila handira salto egitea lortu du Mireia Gabilondo aktore, zuzendari eta gidoigileak. 2018an estreinatu zuen “Erlauntza” antzerki obra zuzendu ondoren, bi urtetara, obra zinemetara eramatea lortu du. Antzerkiak izugarrizko ospea izan zuen bere garaian eta formatu berri hau egitea erabaki zuen, egungo testuinguruak sortzen dituen zailtasunen gainetik. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201105_erlauntza.mp3 Deskargatu […]

Zinemira sailean atzo Gure Oroitzapenak film kolektiboaren estreinaldia izan zen. Hamabi zinemagilek ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren unibertsoa zinemara eraman dute. “Gure oroitzapenak” lan kolektiboan parte hartu duten hamabi zuzendariak estreinaldian izan ziren, bertan izan ginen, Carlos Quintela, Mireia Gabilondo, Oscar Alegria, Özcan Alper eta Maider Oleagarekin berba egin genuen. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180928_GureOroitzapenak_estrenaldia.mp3 Deskargatu […]