Gure Esku Dagok ‘Erabakitzeko Prest’ lelopean deitutako mobilizazioarekin milaka lagunek egin dute bat larunbatean eta Bilboko Eliptika eta Euskadi plazen arteko ibilbidea jendez bete dute galdera ikur itxurako mosaiko erraldoia osatuz.17:30etan abiatu da hautetsontzi erraldoia, galdera ikurraren puntutik Euskadi plazara Nafarroako kideen eskutik, beraiek baitira hurrengo igandean, ekainaren 18an, galdeketen lekukoa […]