Turkiako indarrek Eduardo Izarzugaza brigadista otxandiarra atxilotu zuten atzo arratsaldean Kurdistanen. Euskal ordezkaritza bateko beste bederatzi kiderekin batera zihoan autobus batean, eta kontrol batean gelditu zituzten. Ez zuten argi atxiloketaren arrazoia. Gaurko saioan bat egin dugu bertan dauden euskal ordezkariekin gertakarien nondik norakoak ezagutzeko Jhasna Artola bertatik kontatu digu gertatutako. […]

Udaberriarekin batera dator munduko estatu gabeko herri handienaren jai nazionala. Newroz da, Kurdistango herriaren sinboloa eta askatasun egun berria dakarren jaia. Lau estatuk zapaldu eta zapaldutako 40 milioi pertsonak osaturiko herriaren eguna da. Kurdistanekin elkartasun astea antolatu du Askapena erakunde internazionalistak. Martxoaren 17ko ekitaldi eta brindis batekin hasi, martxoaren 22ko […]