HIZPIDEA: Euskal internazionalista bat atxilotu dute Kurdistanen

Turkiako indarrek Eduardo Izarzugaza brigadista otxandiarra atxilotu zuten atzo arratsaldean Kurdistanen. Euskal ordezkaritza bateko beste bederatzi kiderekin batera zihoan autobus batean, eta kontrol batean gelditu zituzten. Ez zuten argi atxiloketaren arrazoia. Gaurko saioan bat egin dugu bertan dauden euskal ordezkariekin gertakarien nondik norakoak ezagutzeko Jhasna Artola bertatik kontatu digu gertatutako. Oraindik ez dute berririk, abokatuarekin egoteko aukera izan du, eta litekeena da deportatzea. Kurduen Newroz urte berriko bestaren harira joan dira brigadistak Kurdistanera. Brigadaren helburua da “herri kurduak jasaten duen jazarpen eta errepresio gordina zuzenean ezagutzea eta salatzea”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Antzerkiaren nazioarteko egunean "Zerura eroria" antzezlana Pabiloi 6 aretoan

ol. Mar 24 , 2017
Bilboko Pabeloi 6 aretoak ‘Zerura eroria: kriston eromena’ obra eskainiko du martxoaren 27an,  antzerkiaren Nazioarteko egunean. Gaur Aiora Sedano aktorea izan da gurean. Zerura eroria  komedia zoroa da.  Hil ondoren gertatzen denaz hitz egiten dute. Zerbait ba ote hil ostean? Eta hala izanez gero, gora ala bera goaz? Horrelako gaiak […]

Honekin lotuak