Oiane Valero Durangoko Azokan aritu da bere Euskal langile emakumeak. Antzinako erregimenetik kapitalismora liburuari buruz. Solasaldian fokua jarri du emakumeek subjektu moduan izan duten garrantzian, nahiz eta sistemak isilarazi dituen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta liburuan aipatzen dituen termino asko argitu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Oiane_Valero.mp3 Deskargatu hemen.

Bihartik hasita larunbata bitartea “ Orue kartzela, andreak, iragana eta duintasuna” jardunaldiak antolatu dituzte Santutxun.  1937ko ekainean faxistak Bilbora heldu eta gutxira muntatu zuten Orue txaletean emakumeen kartzela politikoa. “Gudari eta miliziano andrazkoak eta errepublikazaleei laguntza ematen zieten andrazkoak espetxeratzeko leku bat nahi zuten faxistek”, eta funtzio horixe bete zuen […]