Santutxuko Orue txaleta kartzela izan zenekoa gogoan

Bihartik hasita larunbata bitartea “ Orue kartzela, andreak, iragana eta duintasuna” jardunaldiak antolatu dituzte Santutxun.  1937ko ekainean faxistak Bilbora heldu eta gutxira muntatu zuten Orue txaletean emakumeen kartzela politikoa.Gudari eta miliziano andrazkoak eta errepublikazaleei laguntza ematen zieten andrazkoak espetxeratzeko leku bat nahi zuten faxistek”, eta funtzio horixe bete zuen Oruek. Oiane Valero historialariak kokatu dizkigu jardunaldiak. Santutxuko auzotar askok jakin badakite Orue txaleta klinika izan zela Frankismo garaian. Santa Marta klinika, hain zuzen ere. Bertan jaio eta sendatutakoak dira hainbat mahatsorri. Inork gutxi daki, ordea, 1937an tropa nazionalak Bilbon sartu zirenetik lauzpabost urtez emakumeen kartzela politikoa izan zela.  Bihartik abiatuta honako jardunaldiak antolatu dituzte.

Hitzaldia: Andreak II. Errepublikan eta Gerra Zibilean. Andre bilbotarren parte-hartze aktiboa. Hizlaria: Marta Brancas Escartin. Azaroak 29 asteazkena, 19:00etan, Karmelan (Fika 44, Karmelo ikastola zaharra).

Hitzaldia: Zalantza, gaitzuste eta generoa. Bilboko andreen kartzela, Orue txaleta. Hizlaria: Monica Calvo Ortiz. Azaroak 30 osteguna, 19:00etan, Karmelan (Fika 44, Karmelo ikastola zaharra).

Ibilbide gidatua: Andreen bizitza Santutxuko bazterretatik. Gidariak: Oiane Valero Belasko eta Andrea Heuschmid. Abenduak 1 ostirala, 18:00etan, Musika Eskolatik hasita (Sorkunde 8).

Antzezlana eta dokumentala: Arantza Rojasen (Ánima Eskola) Las semillas del roble antzezlanaren aurrestreinaldia eta Maria Gonzalez Gorosarriren Rosario, La Dinamitera dokumentalaren emanaldia. Abenduak 2 larunbata, 18:00etan, Ánima Eskolan (Jose Miguel de Barandiaran 3).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Heriotza bikoitza antzezlanaz solasean

az. Aza 29 , 2017
Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta) antzezlana. Abenduak 13an Bilborock aretoan ikusteko aukera izango dugu. Taula gainean Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga aktoreak. Gaurkoan Enekorekin berba egiteko aukera izan dugu. Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute […]

Honekin lotuak