Beste Potto bat mingainean… 2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini dugu (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala. Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga! 2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena […]
Onintza Enbeita
Deustuara eta Portugaletera joan gara, Delorean auto partikularrean, 2021. urtearen hondarrean, abenduan izan ziren saioak eskaintzera. Deustuan kantuan izan ziren Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, Maite Berriozabalen aginduetara; eta Portugaleten Sastraka Gaztetxean izan genuen bertso-afariaz gozatzeko aukerarik. Kantuan, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren. Bertsoa eta prosa […]
Bilbao Arenak hartu zuen larunbatean Bizkaiko Bertsolari Finala. Ia 4000 lagun batu ziren bertatik bertara bertsolarien kantuak entzuteko. Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, lehenengoz, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren, baina aurretik hainbat ariketa egin behar izan zituzten. Haren ondotik sailkatu ziren, azkenean, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat […]
POTTO saioan, konfinamenduak ere ez gaitu ixilduko eta, lizentziarekin zein lizentziarik gabe, isolamenduak agintzen duen garaiotan saio berezia prestatu dugu: BERTSO BERRIAK, COVID-19ARI JARRIAK Teknologia berriei esker, kilometroak laburtu eta bertso-jaialdi birtuala antolatu dugu: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Maite Sarasola kantuan, Erlantz Ibargurengoitiaren “aginduetara”. Gozatu, guk saioa prestatzen bezainbeste […]
Azteazkenena Potto saio birtuala izango duzue entzungai. Teknologia berriei esker, kilometroak laburtu eta bertso-jaialdi birtuala antolatu dugu: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Maite Sarasola kantuan, Erlantz Ibargurengoitiaren “aginduetara”. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/potto%20promo%200NA.mp3
Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]
Ostera ere bertso-dantzan jarri dugu Bilbo Hiria irratia, eta prest dugu beste POTTO ale bat. Gaurko saioan, Ane Zabala soinu-teknikariaren laguntzaz eta Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzan, martxoan Iñakiren Tabernan izandako Mauri-Apolo bertso-sariketaz gozatu dugu (bertan izan ziren kantuan Maite Sarasola, Maider Altuna, Hodei Iruretagoiena eta Peru Irastotza), eta, ondoren, Abusuko Ikastolak […]
Giro paregabea izan zen larunbatean Bilbao Arenan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Bete-bete egin egin zen; 4.350 lagun elkartu ziren zortzi bertsolariren lana entzutera. Etxahun Lekuerekin buruz-burukoa jokatu ostean, Onintza Enbeitak aginte makila hartu eta txapela jantzi zuen, historiarako geratuko den garaipena lortuta. Jon Enbeita osabak jantzi zion txapela, entzuleen txalo […]
Larunbatean Bilbon jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Bilbao Arenan izango da 17:00etatik aurrera. Gaur prentsa aurrean agertu dira finalistak eta txapeldunari txapela jantziko dion Jon Enbeita. Argi utzi du protagonistak finalistak direla nahiz eta aitortu duen ohore handia dela Bertsozale Elkarteak aukeratu izana txapela janzteko. Jon Enbeitaren iritziz “azken […]
Igorreko frontoian jokatu zen Igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Nerea Ibarzabalek Markina-Xemeingo bertsolariak. Nerea Ibarzabal izan da puntu gehien batu dituena, 514 puntu guztira. Igandeko kronika ekarri digu Erlantz lankideak. Onintza Enbeita bigarren geratuta Miribillan izango da kantuan, hirugarren Eneko Abasolo “Abarkas” izan da. Bertsolariekin […]
