POTTO: Bertsoaren lubakian bala berriak Deustu eta Portugaleteko saioak

Deustuara eta Portugaletera joan gara, Delorean auto partikularrean, 2021. urtearen hondarrean, abenduan izan ziren saioak eskaintzera. Deustuan kantuan izan ziren Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, Maite Berriozabalen aginduetara; eta Portugaleten Sastraka Gaztetxean izan genuen bertso-afariaz gozatzeko aukerarik. Kantuan, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren. Bertsoa eta prosa musikarekin uztartu dugu eta Roberto eta Miren Etxebarria aita-alabak ekarri ditugu kantuan, disko berria besapean: KOPLAK AIREAN

Biba zuek, aire-aire!!!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: kirola eta euskara

ol. Ots 4 , 2022
Beste bala bat prestatu dugu Kirol Eskirol saioan, Bilbo Hiria irratiak duen kirolaren lubakian.  Kirola eta euskara edo euskara eta kirola gaia aztertu dugu wikipedia bizia den kazetari handiarekin: Pedro Mari Goikoetxearekin Tertulia bizia, musika eta kolaboratzaile-sarearen ekarpenak (Iker Gurrutxaga eta Vitor Beaskoetxea) ditugu entzungai, elkarrizketa mamitsuen laguntzaz ( Union […]

Honekin lotuak