Gipuzkuan abiatu dugu saioa, “Guía de montes de Gipuzkoa” liburuaren edizio berritua ekarri digu Hektor Ortegak. Azken hogei urteotan Gipuzkoako mendizaleen artean itzal handia lortu duen klasiko bihurtu da. Iñaki Alcalde Olivaresek eta Txusma Perez Azacetak idatzita, 2000. urtean agertu zen lehenengoz. Oraingoan, Txusma Perez Azacetak igoera guztiak berriro egin […]

Total Food erreserba zentral berritzaileak, ostatuaz gain, jatetxeetan menuak kontratatzeko aukera ere ematen du, etxetik bertatik. Jon Berdote bizkaitarrak sortutako plataformak 600 bat enpresa txiki zein ertainekin dihardu. Oporrak antolatzeko orduan zerbitzu honek jatorduak antolatzeko aukera eskaintzen digu. Turismo eredua aldatzen ari da, eta joera berrien artean, gero eta gehiago […]

Agendak hala aginduta, ikasturte honetako zuzeneko saioak gaur bukatzen dira. Jakin ezazue Aste Nagusian zuekin izango garela egunero zuzenean jai eremutik eta 97 FMko lagunekin elkarlanean. Gero iraila helduko da eta, horrekin batera, “normaltasuna”. Bien bitartean, mila esker entzule guztiei, mila esker kolaboratzaileei, eta mila esker bereziki Jabi Lauzurikari, emandako […]

Aizu aldizkaria jaso dugu, eta 399. zenbaki berrian elkarrizketa nagusia Anari azkoitiar kantariari egin diote. Arin-arin atalean Jakoba Errekondo dugu, paisajista eta agronomoa, eta “Fanzine artean” erreportajean hiru fanzine ezagutuko ditugu. Bukatzeko, Aizu!-k bost proposamen ditu udan probesteko. Ahaztu gabe, hurrengoa 400. zenbakia izango dela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solasenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen