Aisialdia euskaraz, Gazteola martxan egongo da Aste Santuan

Aurten guztiontzat izango da Aste Santu ezberdina baina Gazteolak ezberdintasun honen barruan etxeko txiki eta gaztetxoei euskaraz dibertitzeko, ondo pasatzeko eta bide batez, ikasteko aukera eman nahi die, Zenbat Gararen ekimen honetatik hurbildu zaigun Udanek azaldu digunez. Horregatik, eta egoerak uzten badigu, Aste Santuko kolonia bereziak antolatu ditu. Horregatik,6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei Euskaraz jolasean eta antzerki tailerrak eskaintzen dizkiegu. Bestetik, 8 eta 16 urte bitartekoek, ondo pasatzen duten bitartean euskara indartzeko aukera izango dute euskara eskolan. Nagusitxuagoak direnek, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek barnetegiak izango dituzte Bakaikun. Informazio guztia gazteola.eus webgunean dago eskuragarri.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maskararen azpiko karmina: Bilbo inoiz entzun ez duzun bezala Loraldia jaialdian

og. Mar 4 , 2021
Bilbo beste modu batez ezagutzeko aukera emango digute Irati Agirrezkuenagak, Mikel Ayllonek eta Igor Arzuagak. Hiria ezagutzeko aitzakian Bilbotik paseatzeko gonbita luzatu dute. Arriaga plazan abiatu eta izozaki dorretan amaituko da gure ibilbidea. Loraldiaren eskutik dator paseo birtuala. Arriaga plazatik abiatu eta Isozaki dorretan amaituko da ibilbidea. Bidaiaren benetako helmuga, […]

Honekin lotuak