Asteburu honetan Mutrikuko Olatz auzora hurbilduko gara ohiko ibilaldia egitera eta Gaba Beltza ezagutzera. Horrekin batera, betiko legez, errezeta (pistoa), liburu gomendatua (Karmele Jaioren ” Orain hilak ditugu”) eta diskoa (Imuntzo eta Beloki) eta asteburuko agenda jorratuko ditugu. Saioan parte hartzen dugunok Agurtzane Rementeria, Leire Amarika, Xabi Ugalde, Isidro Elgezabal, Mieltxo […]

Asteburuan egondakoari errepasoa eginez hasi da gaur Mikel Urbeltz. Gero, atzoko “Desentxufatuak” antzezlana izan du mintzagai, eta gaurko BIMEko ekitaldiak. Bihar BIME gehiago izango dugu, eta ostiralean Muchachito Bombo Infierno, eta Stereorocks. Larunbatean Pink Tones izango dira, eta bukatzeko, datorren astean, Urbeltzen Dantza Ganbara, prentsaurrekoak, kontzertuak… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasmikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen

Gaur ere, aste honetan Bilboko Kafe Antzokian izandakoari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz: kontzertuak (Metz, Blues Morning, Vetiver..) eta Xamarren “Tradizioari traizioa” hitzaldia. Gaur, aldiz, Imperial State Electric, Highlights eta Kilauea izango ditugu, eta geroxeago beste saio batean Stereorocks. Bihar larunbata, Hogjaw eta Dingos & Flamingos taldeak. Datorren astean, […]

5

18 urte pasa dira Zenbat Gara elkarteak irratia martxan jarri zuenetik, eta harrezkero hemen jarraitzen dugu, egunero euskara hutsez emititzen, sasi guztien azpitik eta gainetik. Orain arteko ibilbideaz, irratiaren egungo martxaz eta etorkizun hurbilerako egitasmoez mintzatu gara Xabi Lauzurika eta Jabi Zabala lankideekin, ahaztu gabe 18.a ospatzeko ekitaldi xume batzuk […]