Biziaroak lan berria aurkeztu du Xamarrek gaur Durangoko azokan. Euskal kulturako erritual, ohitura eta ospakizunak izan ditu aztergai, ongi oinarrituriko ikerketa eta irudiekin hornituta. Xamarrek argi adierazi du jendeak tradizioaren gaineko kontuak jakiteko interesa baduela, baina horiek modu atsegin eta ilustratu batean eskaini behar direla eta hori dela lan honekin […]

Luigi Anselmi idazle eta poetak 14 poesia-liburu eta Pamielarekin batera argitaratu berri du poesia-liburuki berria: “LARRAZKENEKO ARGI-ILUNETAN”. Liburua adiskidetasunari, joan direnen koadrilari eta hemen jarraitzen duten lagunei egindako omenaldia da. Hiria, gaua, natura dira liburuak jorratzen dituen beste gaietako batzuk. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230526_lugiAnselmi.mp3 Deskargatu hemen.

JoxeMari Irurraldek “Jamaikako neska” eleberria plazaratu berri du. Bilboko liburua azokan aurkeztu ostean batu zaigu irratira. Protagonistaren bizitza ipuinen bidez kontatu du. Dafne  Jamaika jaiotakoa dugu baina aita euskalduna du, protagonistaren istorioak elkarri josiz eleberria sortu du. Ipuin bakoitzeko istorioak eta kakopena desberdinak dira. Liburua Jamaikan hasi arren, Dafne Euskal […]

Louis Lucien Bonaparte printzearen enkarguz biblia euskaratu zuen Jean Duvoisin lapurtar kapitainak. Bonapartek lapurteraz idatz zezan agindu zion, baina kapitainak bazuen eredu supradialektala erabiltzeko asmoa, euskaldun guztiontzat izan zedin. Entomologoak legez tximeleta “orratzez iltzatu eta kutxa batean ondo sailkatu” nahi zuen Bonapartek, euskalkiaren purutasuna islatzeko eta Duvoisinek euskara jaso nahi […]

Argitaletxe emankorra da Pamiela, urtero 60 titulu baino gehiago ateratzen dituena. Bertako Pello Elzaburu editorearerekin izan gara solasean eta argitaletxearen ekoizpen berrietako batzuk nabarmendu dizkigu, besteak beste, Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia, Nafarroako historia mapen bidez azaltzen duen Atlas histórico de Navarra, Xamarren Etxea, Joseba Sarrionandiaren ¿La poesía está muerta? Hilda […]

Juan Carlos Etxegoien Xamar lagunak, Erroa eta Pamiela argitaletxeek elkarlanean argitaratutako Etxea liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Pamielako Joxe Angel Irigaray eta Erroako Xabier Monasterio editoreek lagunduta. Argazkiz ondo horniturik eta informazio askorekin “konturatzen zara nolakoa zen euskal gizartea garai batean”. Baina etxea baserrira mugatzen ez den bezala, herri arkitekturako […]