Kepa Altonagak “Duvoisin kapitainaren malura” aurkeztu du

Louis Lucien Bonaparte printzearen enkarguz biblia euskaratu zuen Jean Duvoisin lapurtar kapitainak. Bonapartek lapurteraz idatz zezan agindu zion, baina kapitainak bazuen eredu supradialektala erabiltzeko asmoa, euskaldun guztiontzat izan zedin. Entomologoak legez tximeleta “orratzez iltzatu eta kutxa batean ondo sailkatu” nahi zuen Bonapartek, euskalkiaren purutasuna islatzeko eta Duvoisinek euskara jaso nahi zuen, erabilgarritasuna eta zabalkundea emateko. Duvoisin kapitainaren malura liburuan gaur egunera arte isla izan duten bi jarreren arteko sokatira erakutsi digu Altonagak, bi gizonon arteko gutunetan arakatuta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Xahoren "Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran" Maiatz argitaletxearen eskutik

lr. Abe 8 , 2018
Badirudi aurten Xahoren urtea dela, izan ere, hemen aipatu dugun Asiskoren AztiHitA liburuaz gain, Maiatz argitaletxeak aurten argitaratu duen Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Agosti Xahok idatzitako Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Basques liburua dugu, lehenbizikoz 1836an frantsesez eta 182 urte geroago euskara batuan […]

Honekin lotuak