Martitzenarekin batera, Bilboko Aste Nagusian heldu zaigu bertsoaren nahiaz gozatzeko ordua. Egun osoko jaia izan genuen: goizean, txosnetan kantuan; bazkalostean, sariketa; eta arratsaldean zazpikaleak bertsoz jantzi genituen. Bertso-eskolen kantuek alaitu zuten eguna (ELORRI, BORTZIRIAK, LAUTADA, POTTOJORRAN eta GOIERRI-GARAIA) Bazkalostean izan da ekitaldirik handiena: BERTSOLARI GAZTEEN I. SARIKETA Ainhoa Markinezen aginduetara […]

Algara konpartsan bertso eguna izan da. Bertso eskoletako bertsolariak elarrekin aritu dira kantuan txosnaz txosna. Lehenengo geldialdia Bilbo Hiria irratian egin dute. Bortzirietako lagunak, Goierri Garaiko bertso eskola, Lautadako bertso eskola eta Bilboko Elorri bertso eskola izan dira antolakuntzan eta kantuan ere Pottojorran bertso eskolako lagunak. Asier Ibaibarriga, Nerea Elustondo, […]