Hainbat prometeismo aztertu ditugu hemen, gure saioan, eta gaur horietako beste bat ekarri digu Josu Larrinagak, prometeismoen zerrendara gehitzeko: teknopopulismoa. Printzioz kontrajarriak diruditen bi termino biltzen dituen praktika politikoa: teknokrazia eta populismoa. Christopher J. Bickertonek eta Carlo Invernizzik 2024ko Tecnopopulismo liburuan diotenez, aldi berean adituen jakintzari eta herriaren nahiari kasu […]
prometeismoa
Gaurkoan Josuk prometeismoaren inguruko saio honen bosgarren alea ekarri digu. Aurretik neoliberalismoa, azelerazionismoa eta ziberkomunismoa aztertu ondoren. Oraingoan ziberanarkismoa aipatuko dugu. Europan anarkismoa sozialismoarekin batera sortu zen, etengabeko eztabaidan, baina beti ere ezkerrean kokatuta eta kolektibismoaren alde eta jabetza pribatuaren kontrako bidean, Proudhon-engandik hasita. AEBetan, ordea, azken urteotan sortu da […]
Gizaki beregaina zentroan duten ideologiak prometeikoak dira, antropozentrikoak, natura menperatu dezakegula uste dutenak. Krisian daude, porrot egin dutela erakusten baitu lurraren eta ekosistemen hondatzeak. Aurrerapen teknikoak egonagatik ere, aurrerabidea kontzeptu etiko eta politikoetatik konplikatuagoa da. Teknologiaren eta teknikaren bidez pentsatu dugu dena lor dezakegula, baita garapen horren albo kalteak konpondu […]
Batzuen ustez, naturaren suntsipena hain dago aurreratua, edota hain da garrantzi gutxikoa, ezen mundu megateknologiko eta hiperazeleratu batean dago gakoa bizimodu zuzena eta zintzoa lortzeko, kapitalismoaren kontraesanak toperaino areagotuz. Nihilismotik gertu dagoen prometeismo mota inozoa deritzogu guk azelerazionismoari. https://bilbohiria.com/docs2/2018/hauxegurelurra/hauxegurelurra-033-prometeismoa-azelerazionismoa.mp3 Deskargatu hemen.
Askotan asmo oneko ekimen teorikoa ausartak, ziberkomunismoarena bezala lagundu ahal gatuzte arazo sozio-politiko esanguratsuak argitzeko: gure ustez ziberkomunismoa aldarrikatzen duten aktibista eta teoriko eskoziar hauek oker ibili daitezke, baina planteatzen dutena oso interesgarria da, prometeismoaren hedapen perbertsoa ulertzeko. Irudia: https://bilbohiria.com/docs2/2018/hauxegurelurra/hauxegurelurra-031-ziberkomunismoa.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur egungo mendebaldar gizarteetan -eta baita ia beste guztietan ere- prometeismo ohikoena neoliberalismoa da, kapitalismo ekozidaren diskurtso legitimatzaile nagusia denez, zirrikitu askotatik sartzen da gure garunetan eta dena blaitu. Horregatik komeini da bere gako batzuk ezagutzea, hobeto deseraikitzeko. Izan ere, neoliberalismoa diskurtso hegemonikoa da gizartean, eta 2007ko krisiaren ondoren ere […]
Prometeismoa, horrela deitzen dio Flauhault antropologo frantziarrak aurrerabide teknologikoak dena konponduko duelakoan oso zabalduta dagoen kultura politiko edota, hobe esanda, marko kongnitiboari. Kontzeptu arraro hau, berriz oso presente dago gure eguneroko bizitza eta pertzepzioetan. Greziar mitologiako Prometeo pertsonaian du jatorria -jainkoei sua lapurtu eta gizakioi eman ziena- eta ilustrazioaren pentsamoldean […]