HAUXE GURE LURRA: Prometeismoa II (neoliberalismoa)

Gaur egungo mendebaldar gizarteetan -eta baita ia beste guztietan ere- prometeismo ohikoena neoliberalismoa da, kapitalismo ekozidaren diskurtso legitimatzaile nagusia denez, zirrikitu askotatik sartzen da gure garunetan eta dena blaitu. Horregatik komeini da bere gako batzuk ezagutzea, hobeto deseraikitzeko. Izan ere, neoliberalismoa diskurtso hegemonikoa da gizartean, eta 2007ko krisiaren ondoren ere diskurtso hegemonikoa jarraitu du izaten, batzuek munduaren arrazoi berria logika korrosiboa duena. Liberalismo klasikoak merkatua maite du, lana eta ongizatea merkataritza trukeak dakarrelakoan, baina neoliberalismoak lehiakortasuna bihurtu du bere argumentazioaren ardatz. Horren arabera, lurraldeen, enpresen eta gizabanakoen artean lehia sustatu behar da, lanaren kosteak jaitsiz, ingurumena zaintzearen kostuak murriztuz…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Arriaga Antzokiak "Macbeth"-en bertsioa eszenaratuko du otsailaren 7an

az. Urt 30 , 2019
Macbeth antzezlana egingo dute Bilboko Arriaga Antzokian. Alex Gerediagaren zuzendaritzapean. 27 pertsonako lantaldea batu du Shakespeareren obrak.  Antzezlana euskara eta gazteleraz estreinatuko da, euskarazko testua Jon Gerediagak egin duelarik. Testu klasiko honen adaptazio garaikide bat da estreinatzear dagoen obra hau.  Narrazioa mantendu du, baina garai edo leku jakin batean kokatu […]

Honekin lotuak