EAJk aurreko legealdian baino bi aulki gehiago eskuratu ditu: 29. PSErekin gehiengo osoa du, baina bakarrik aritzeko moduan ere bada. EH Bilduk 16 eserleku lortu ditu, emaitza onak izan badira ere ez du aurrekoetan lortutako eskuratu. Elkarrekin Podemosek gehiago espero zuen baina 11 eserleku lortu ditu. Sozialistek porrota izan dute […]
PSE-PSOE
Pasa den larunbatean udalbatza berria osatu zuten Barakaldon ere. Kasu honetan aldaketa izan da eta PSEk alkatetza galdu du: alkate berria EAJko Amaia del Campo dugu, Gotzon Hermosillak kontatu digunez.
Legegintzaldiko azken osoko bilkura egin zuten iragan ostiralean kontuak zuritzeko baliatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Udalaren bi zor atera ziren mahai gainera: udal langileei zor diena, 1.800.000 euro zor baitie oraindik, eta hainbat sententziek berretsita. Bestetik, udalak, Herriko Plazako aparkalekuko lan gorabeheratsuak direla eta Ormak Egin enpresari zor dion […]
Josu Larrinaga soziologoa eta Jabi Zabala kazetariarekin atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugu, alderdien balorazioak, emaitzen zergatiak, joera nagusiak, herriz herri soma daitezkeen tokian tokiko aldaerak, bitxikeriak… Bilbo eta Bilboaldetik abiatuta, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba gainetik ibili gara hegaz, batzuen eta besteen oraingo eta lehengo emaitzak alderatzen. (Argazkia: ARGIA) https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solas_hauteskunde_emaitzak.mp3 […]
Barakaldon ere datorren igandean hauteskundeak izango dira, eta herri horretan ere lehia handia dago alkatetza lortzeko. Ohiko hitz beroez gain, Gotzon Hermosillak kontatu digunez, Berri Otxoak platafomak alkatearen soldata jakinaraziz ateratako esku-orriak bazterrak nahastu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150518solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Asier Garcia kazetariak Arabako zenbait kontu ekarri dizkigu gaurkoan. Hasteko, Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiaren aurkako salaketa bat ikertzen ari da fiskaltza, alderdiaren hainbat egoitzatako obrak Prieto bera partaide zen enpresari ematea egotzita. Horrez gain, Maroto alkatea eta Gasteizko ikurra, Gora Gasteiz eguna, eta Agenda komentatu ditu Garciak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150415asiergarcia.mp3 […]
Atzo partidurik ez, Udalak (PSEren gobernupean) ekitaldi berezia egin zuelako Espainiako hainbat herrialdetako ordezkaritza duten etxe erregionalekin. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, afera zera da: Udalak ordaindu zuela eta, udal hauteskundeak hurbil egonik, erabilera horrek gainontzeko alderdien kexua eragin duela, kontutan hartuta Barakaldoko PSEko zerrendan ordezkaritza horietako hainbat lagun agertzen direla. […]