Legegintzaldiko azken osoko bilkura egin zuten iragan ostiralean kontuak zuritzeko baliatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Udalaren bi zor atera ziren mahai gainera: udal langileei zor diena, 1.800.000 euro zor baitie oraindik, eta hainbat sententziek berretsita. Bestetik, udalak, Herriko Plazako aparkalekuko lan gorabeheratsuak direla eta Ormak Egin enpresari zor dion dirua dago, 400.000 euroko kalte ordaina ordaintzera behartu baitu epai batek. Hermosillak esan digunez, aurrekontuak aldatu behar izan dituzte, hauteskundeen atarian PSEko udal gobernuak ez baitzuen gai korapilatsu hau plazaratu nahi izan. Datorren larunbatean, berriz, Barakaldok udal berria eta, seguraski, PSEkoa izango ez den alkate berria izango du.
Honekin lotuak
-
2013/04/12
INKESTA