Gaur Roge Blasco kazetari bilbotarra ekarri dugu Soinugelara, berarekin musikaz, kazetaritzaz, bidaiez eta mila gauza gehiagotaz berba egiteko. Musikaria ere izan zen eta Getxon, bere orduko bizilekuan, Lavabos Iturriaga taldea sortu zuen. Garai hartan Muskaria aldizkari mitikoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Euskal Herrian herri musikari buruz egindako lehendabiziko fanzinea izan […]