SOINUGELA: Roge Blascorekin, bere irrati eta musika ibilbideez hizketan

Gaur Roge Blasco kazetari bilbotarra ekarri dugu Soinugelara, berarekin musikaz, kazetaritzaz, bidaiez eta mila gauza gehiagotaz berba egiteko. Musikaria ere izan zen eta Getxon, bere orduko bizilekuan, Lavabos Iturriaga taldea sortu zuen. Garai hartan Muskaria aldizkari mitikoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Euskal Herrian herri musikari buruz egindako lehendabiziko fanzinea izan zen Muskaria, aldizkariz mozorrotua.

Horrez gain, jakina, Rogeren bidea irratigintzan luzea izan da, batez ere EITBn: Local de ensayo, Levando anclas eta La casa de la palabra Radio Euskadin, eta Doctor Livingstone, supongo saioa ETBn. Saio horietan, eta bere estilo ezaugarriarekin, bere zaletasun nabarmenenak helarazi dizkigu urte luzez: musika, kulturak eta bidaiak. Rogek berak aukeratu ditu gaur entzun eta iruzkindu ditugun kantuak eta doinuak.

Deskargatu hemen.

Entzun ditugunak:

  1. The Flock: Tired of Waiting for You
  2. Gene Clark: One in a Hundred
  3. The Rides: Virtual World
  4. Lavabos Iturriaga: Nichos
  5. Tyler Bellgame: Down So Bad
  6. Bilillo: Alegría y felicidad
  7. Beat: Heartbeat
  8. Nuria Culla: Hamaika gau

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Gernikako bonbardaketa

ig. Api 26 , 2026
Gaurkoa bezalako egun batez, 1937ko apirilaren 26an, Alemaniar hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. Sarraski hura, bere biktimak eta bere arduradunak gogora ekarri nahi izan ditugu gaurkoan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar […]

Honekin lotuak