Gaurkoan Zorrotza auzora joan gara, bertan kokatuta dagoen Sader enpresaren isurketa jasanezina salatu dute. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko kideak kontatu digu. Hondakin arriskutsuen tratamendua eta ongarrien fabrikazioa du Sader lantegiak 2008tik Zorrotzan egiten duena; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren baimenarekin. Eta Saderren lanak badu, bai, ondoriorik Zorrotzan bertan zein inguruko […]

Zorrotzan kexu dira Sader enpresak isuritzen ari den kutsadurarekin. Konfinamendua hasi zenetik enpresaren jarduera handitu egin da. Pasa den asteko kazoladaren ostean, igande guztietan 12etan errepikatzea erabaki dute. Saderrek eragiten dituen usain txarrak salatzeko balkoietara aterako dira igande guztietan. Zorrotzako taldeen kordinakudera jo dugu eta Igorrek ekarri dizkigu egoeraren xehetasunak. […]