Hainbat legelari eta abokatuk sostengua erakutsi diote Sarek ateratako “Konponbiderako giltzak” dokumentuari. Azpimarratu dute oraindik iraganaren atea ezin dela behin betiko itxi eta oraindik euskal presoen eskubideak urratuak izaten jarraitzen dutela. Eta, modu berean, adierazi dute ez dela lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua. Espetxe eredu berri, humanizatu eta […]
