Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia bat da Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta eragile sozialek bultzatu dute. Elkarte ugariren lana saretu eta praktika positiboak lantzeko, zurrumurrurikez.eus webgunea eta sare sozialak jarri dituzte martxan. Sareko kide Anaitze Agirre izan da gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_anaitze_agiurre.mp3 […]

Pasa den mendeko 80ko hamarkadaren amaieran jaio zen Sarean, San Frantziskoko Mariaren Bihotza Plazan. Eta urteak eman zituen indarrean, duela urte batzuk ateak itxi arte. Orain, tabernaz gain, kulturgune bihurtu nahi dute berriro Sarean, eta Munduko Arrozak festarako irekita izango dute, Gorka Rodriguezek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150602solasgorkarodriguez.mp3 Deskargatu hemen

Egunak emandakoaren errepasoa egin eta Arrosa Sarearen IV. topaketa-jardunaldiko partaide eta protagonistei lekua egin diegu, uhinetan, geure esparruan. Gaurko hitzaldi, mahai inguru zein tailerren emaileen hitzei lekua egin diegu, baita Bilboko Kafe Antzokiari, goizeko saioetarako gelak eta irratsaiorako estudioa prestatu diguten Bilbo Hiria irratiko anfitrioiei ere. Sarearen sorrerara begira jarri […]