Arrosako IV. topaketa-jardunaldiko irratsaio berezia #m7arrosa

Egunak emandakoaren errepasoa egin eta Arrosa Sarearen IV. topaketa-jardunaldiko partaide eta protagonistei lekua egin diegu, uhinetan, geure esparruan. Gaurko hitzaldi, mahai inguru zein tailerren emaileen hitzei lekua egin diegu, baita Bilboko Kafe Antzokiari, goizeko saioetarako gelak eta irratsaiorako estudioa prestatu diguten Bilbo Hiria irratiko anfitrioiei ere. Sarearen sorrerara begira jarri gara Radiokulturako kide Mikel Etxebarriarekin eta gurekin izan ditugu, besteak beste, Mikel Etxebarria, Estitxu Eizagirre, Txabi Landabidea, Ainhoa Narbaiza, Alba Fernandez, Mieltxo Monfort, Marijo Deogracias… Gaurko jardunaldiak baloratuz amaitu dugu eguna. Bilbo Hiria irratiaren estudiotik Nekane Zinkunegi eta Jon Aranburu mikrofonoetan, Ibon Burgoa izan dugu teknikari lanetan.

 Deskargatu hemen

Egun honetakoa laburbilduta: tailerrak (Irratien automatizaziorako softwareak, Jabetza intelektuala, irrati lizentzien afera eta udal irratiak, esataritza…) Mahainguruan parte-hartze eta irratigintza ereduak izan ditugu mintzagai, betaurreko moreak jantzita. Arratsaldean tailer gehiago eta gaur gauean… Kontzertua Kafe Antzokian Anestesia eta Osso taldeekin. Egun biribila!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eremuz Kanpo 3x17: Dziga Vertov gure laguna da

al. Mar 9 , 2015
(Celosamente Gordea saioarekin konfabulatutako saioa. Ikus HEMEN saio honen ahizpa guapa). Zinemak izan behar du: 1.- Zinemak istorio bat kontatu behar du, ezpada istorio asko kontatzen dituela edo bat bera ere ez. 2.- Zinema soinu eta irudia da, eta haien muntaketa. Hiru elementuetako bat falta ez bada. Orduan ere, zinema […]

Honekin lotuak