Irratsaio hau  papererako eginda dago. Zehazki, 2015eko neguan eskura egongo den Pop Pilulak aldizkarirako. Baina zinema, irratia eta fanzineak nahastu egiten ditugu aspaldi. Honatx gure nahasmenaren aurrerapen bat. Eszenak, edo eszenak idazteko aitzakia, honako hauek izan dira: In the mood for love, Wong Kar Wai; Zinemagile boltxebike baten memoriak, Dziga […]

Barrualdea. Eguna. Eliza bat. Abadeaz gain dozena erdi pertsona bildu dira jaunartzera. Zuri beltzez dakuskigun aurpegi eta janzkerek ipar europako klimaren hotza iradokitzen digute. Aurpegiak, keinuak, hitzak, eskuak, bizkarrak, pertsonak. Nork behar du soinu banda, argi-itzalez plano perfektoak sor daitezkeenean? Zergatik gehitu behar ez den musika kanpaien, elizako organoaren, pausuen, […]