Auzoak hiriaren bihotzak direlako, Bilbo pasieran irrati tartean ertzera joan gara pasieran, Bilbo ez da beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako.  Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbita duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Peio dugu […]

137 urteren ostean, aurreko astean utzi zion Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari. Espazio hori Atxuriko Garcia Rivero eskolaren zein barrutiko beste elkarteen beharretara egokitzea aldarrikatzen du Lokomotorak elkarteak, espazio publiko eta sozial bat bilaka dadin. Lokomotorak elkarteko Nora izan dugu saioan. Geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzeko, hainbat bilera egin ditu dagoeneko Lokomotorak […]

Bilbo Hiriaren etorkizuneko plangintzaren gune “estrategiko” baten inguruan hitz egin dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin, Abandoko tren geltoki berriaren inguruan hain zuzen ere. Lurperatzerekin hiri erdigunean espazio berria izango da, eta hori nola eraldatuko den aztertu dugu.  Begirada jarri dugu nola pentsatzen eta komunikatzen ari den Bilboko zentroa eta nolakoa den […]

Doinua eta harmoniarekin batera, musikan beharrezko diren hiru osagaietako bat izanik, erritmoak askotan imitatu ditu kanpoko soinuak, erritmo errepikakor bati jarraitzen diotenak, batez ere. Trenarena, esaterako. Baina Kanta hizpide honetan, trenak musikari, bere erritmoaz gain, metafora eta irudi eder asko eman diola ikusiko dugu. Beraz, bidaiariok trenera, gure bidaia abiatzera […]

Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarentzat ez dira berri onak frantziar estatutik datozenak: Madrildik, Europatik… Gero eta jende gehiagok zalantzan jartzen du, besteak beste, Euskal “Y” egitasmoa. Josu Larrinagak azken bolada honetako berri horiek aztertu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150413solaslarrinaga.mp3 Deskargatu hemen