Atxuriko tren geltokiaren etorkizunaz lokomotorak elkartearekin

137 urteren ostean, aurreko astean utzi zion Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari. Espazio hori Atxuriko Garcia Rivero eskolaren zein barrutiko beste elkarteen beharretara egokitzea aldarrikatzen du Lokomotorak elkarteak, espazio publiko eta sozial bat bilaka dadin. Lokomotorak elkarteko Nora izan dugu saioan. Geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzeko, hainbat bilera egin ditu dagoeneko Lokomotorak elkarteak auzoko elkarte zein eragileekin. Halaber, hainbat erakunderekin ere harremanetan jarri dira, Atxurik dituen eta era berean Euskotrenek dituen beharrei erantzuteko proposamen bat garatzeko asmoz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #74: Amy Winehouse, Pavement, Nick Cave, Izaki Gardenak, Petti, Phil Cook

og. Ira 19 , 2019
Aspaldi entzun gabe genuen diskoa ekarri dugu saioari hasiera emateko. Diskoaren izena Frank da eta Amy Winehousek grabatu zuen 2003. Urtean. Disko honetan biltzen zen, besteak beste mundu osoan ezagun egin zuen Stronger than me abestia. Pavement rock alternatiboa jorratzen zuen taldea izan zen. Hemen, Kafe Antzokiko antzeztokian ere egon […]

Honekin lotuak