Aste honetan, Bilboko hirukote autentikoenarekin, arazo-pop! Agendan idatzita geneukan Txopet taldearekin urtearen hasiera hobetu dugu, guztiz. Jonen belaun eta guztion belaunaldiaz aritu gara, sormen prozesuei buruz, Bilboko gaur egungo egoeraz, etab. Errekor historikoa gainditu dute, ordua pasa zaigu erlojua begiratu gabe! Hizketaldi politaz gain, gomendio musikal benetan bereziak bota dizkigute […]
txopet
Abestiak eta abestiak, horiek izaten ditugu guk hizpide. Ugalddd|ek asteon gaur egungo euskal rock abestiak ekarriz dizkigu. Nola ez, #sakonak ere jarri gara abesti batzuekin, baina nagusiki abesti kañeroak komentatu ditugu. Txutxumutxuak kontatu ditugu, gure bizipenez ere aritu gara eta barre egin dugu. Guk behintzat gozatu dugu, orain zuen txanda! […]
Txopet talde bilbotarrak haien bigarren lana aurkeztu dute irratian: Ostabe zuloan. Andoni Barinaga-Rementeria izan dugu gurean eta berak kontatu digu lau abestiak kontzeptu beraren gainean sortu dituztela. Gainera, abesti bakoitza bideoklip batekin kaleratu dute eta Andoniren hitzetan, bideoklipak abestia osatu egin du. Orain, abestiak zuzenekora eramateko gogoa dutela argi adierazi […]
