Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskainiko dira Otxarkoagako udalekuetan.  9-12 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute, alor horietako profesionalen eskutik. Honako jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste:  ingeniaritza-erronkak, abentura zientifikoak, jostailuen diseinu-tailerrak, esperimentuak, etab. Edukiak, betiere,  era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_bizilabe.mp3 Deskargatu hemen.

Bizkaian adimen urritasuna dutenak laguntzeko sortu zen Gorabide, 1962. urtean, eta, ordutik, udako oporraldia programaren parte esanguratsu bat izan da. Gorabidek 239 leku eskaini ditu udarako programan. Bigarren urtez Covid 19aren prebentzio eta neurri eta murrizketen arabera egokitu dute eskaintza. Aste beteko egonaldiak eta guneko txangoa. Laura Cabezas izan da […]

Bilboko Udalak, gizarte eta hezkuntza-arloko beste elkarte batzuekin batera udako udalekuak antolatu ditu, 4.000 plaza inguru eskainiko ditu uztailean eta abuztuan, 6 eta 18 urte bitarteko umeentzat eta gaztetxoentzat Bilbon egingo diren aisialdi jardueretan. Berez, hiru programa dira: Goizeko udalekuak, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako hiriko udalekuak, goizetan jardungo […]

Udako oporrak profitatuz, hainbat gazte ikasten dabiltza Gazteola ekimenak antolatutako eskoletan. Gazteolaren eskutik, hainbat campus, udaleku eta tailer daude martxan, umeek eta gazteek uda euskaraz disfruta dezaten. Ikasten eta ondo pasatzen dabiltza  6 urtetik 16 urtera bitarteko haurrak eta gazteak. Gazteolako Jon Renteriak azaldu dizkigu aurten Bilbo erdigunean haurrek aisialdia […]

Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izango dira ume zein gazteentzako hainbat eskaintza Gazteola ekimenaren bidez. Jon Renteriak azaldu duenez, gazte eta haurrentzako ikastaroak, udalekuak eta campusak egongo dira, euskara hutsez eta gai askotarikoak: euskara akademiatik abiatuta, jarraitu kirol, antzerki edo bertsoekin, eta bukatu dantza modernoa eta Barnetegiak aipatu behar. Iazko […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Udaberri giroan, ikasturtearen azken txanpan sartuta, azterketak prestatzen dabiltza, maiatza hasieran izango direnak. Ulermen eta idazmen probak prestatzeko astebeteko egonaldiak izango dira maiatzean Bilbon eta Bakaikun. Asteburu-pasak, berriz, mintzamena lantzeko aukera ederrak dira, lagun arteko giroan, eta oraindik […]

Martxa bizian esan beharko. Umeei eta nerabeei begira abian jarritako egitasmoak hainbat udaleku, tailer eta ikastaro sortu ditu uda honetarako. Aritz Estibez Mendi etas Multikirol kanpusetan begirale eta antolatzaile moduan ibiliak bere esperientziak azaldu dizkigu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140709aritzestebes.mp3  Deskargatu hemen