Bilboko Udalak, gizarte eta hezkuntza-arloko beste elkarte batzuekin batera udako udalekuak antolatu ditu, 4.000 plaza inguru eskainiko ditu uztailean eta abuztuan, 6 eta 18 urte bitarteko umeentzat eta gaztetxoentzat Bilbon egingo diren aisialdi jardueretan. Berez, hiru programa dira: Goizeko udalekuak, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako hiriko udalekuak, goizetan jardungo direnak: 2.600 leku inguru, guztira. Eskaut uda Bilbon, hiriko kaleetan eta parkeetan gauzatuko dira jarduerak, eskaut taldeekin, 8 eta 18 urte bitarteko 1.000 plaza gazteentzat. Eta, azkenik, #Gaztekluba Uda, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzako udal programa, 330 leku eskainiko dituena piraguekin, padel surfean, skate-ekin edo bizikletan egingo diren jardueretarako. Informazio guztia Bilbao.eus webgunean dago.
Deskargatu hemen.