Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Udaberri giroan, ikasturtearen azken txanpan sartuta, azterketak prestatzen dabiltza, maiatza hasieran izango direnak. Ulermen eta idazmen probak prestatzeko astebeteko egonaldiak izango dira maiatzean Bilbon eta Bakaikun. Asteburu-pasak, berriz, mintzamena lantzeko aukera ederrak dira, lagun arteko giroan, eta oraindik sagardotegira joateko aukerarekin. Uda ekainean hasiko da, gurean, batxillergoko ikasleek ikastaroak eta udalekuak egiteko aukera baitute, helduek bezala.
Honekin lotuak
-
2010/06/04
IBAIZABAL: Mintza eguna
-
2012/12/11
IBAIZABAL: Iparraldeko Kronika
-
2013/11/29
IBAIZABAL: “Euskarak 365 egun”