UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua, egun horretan UEMAko bilera egingo dute eta, ondo bidean, bi herri gehiago gehituko zaizkio Bakio eta Arantzazu, orotara 87 udalerritako mankomunitatea osatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180507_UEMA.mp3 […]