Pasaden astean jakin genuen, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen udal legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk, udalei hizkuntza politikarako ahalmena mugatuz. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak bete-betean eragiten die UEMAk eta bertako kide diren udalek urte askoan jorratutako lan-ildoei. Martin Aramendi UEMAko lehendakariak epaia kezkaz eta […]

Euskalgintzako eragileek eta udal ordezkariek bat egin dute Kontseiluak deitutako agerraldian, Espainiako Auzitegiak Udal Legearen aurka ateratako epaia salatzeko. Kontseiluak salatu du sententzia kezkagarria eta larria dela, izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzen dio eta udalen hizkuntza-poltikak guztiz mugatzen ditu. Gaineratu dute euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen […]

UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua, egun horretan UEMAko bilera egingo dute eta, ondo bidean, bi herri gehiago gehituko zaizkio Bakio eta Arantzazu, orotara 87 udalerritako mankomunitatea osatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180507_UEMA.mp3 […]

Errezil, Mendaro, Ataun , Larrabetzu eta Areatza  Uemako kide bihurtuko dira, larunbatean egingo duten batzar nagusian. Hala, 82 kidek osatuko dute aurrerantzean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Bihar Larrabetzun egingo dute bilera izan dugu hizpide Miren Segurola Uemako koordinatzailearekin. Larunbateko batzar nagusian besteak beste, 2017ko egitasmoa onartuko dituzte,  udalak ez ezik udalerriak […]