Gaur Ane Monna Ipar Poloan dago lehengusina bati bisitatxo bat egiten. Oskola eta Karramarroi, berriz, izeba Karmele ikustera joango dira, Martuteneko trenean abesten! Ipuina entzungo dugu, txikiek batera indar handia dutela erakusten duena. Lehoiak baino indartsuagoak bihurtu gaitezke denok bat eginez gero! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151023gaurezdagoeskolariktxirristetaleoia.mp3 Deskargatu hemen

Haurrek Udaberri Jaia izango dute Kafe Antzokian igandean. 17:00etan izango da, Zaparrada konpartsak eta Kurkuluxetan umeguneak antolatuta. Piraten festa egingo dute ume eta gurasoekin, eta horretarako tailerrak, “Maddi Pirata” antzezlana eta txokolate-jana prestatuko dituzte, Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150417solasritakoldo.mp3  Deskargatu hemen

Martxoan agertu da Kurkuluxetan aldizkariaren 7. zenbakia. Haurrentzat eta haurren munduaren inguruan dabilen jende ororentzat da aldizkari hau, eta zenbaki horretan, Koldo Zelestinok kontatu digunez, Diskofesta, Piraten festa, Haur eta Gazte Antzerki eta Musika Topaketak, Antzezlanak eta gehiago jorratu dituzte, guztiak datorren udaberrian egiteko. Informazio gehiago kurkuluxetan.org gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150310solaskoldozelestino.mp3  Deskargatu […]