Lur poz pozik etorri da, superheroia zela esanez, berokia buelta emanda kapa izango balitz bezala. Amamak benetazko superheroiak existitzen direla kontatzen dio, pertsonak arduratsuak eta langileak besteen bizitza hobetzen dutenak. Zuek benetazko superheroiak ezagutzen dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/27-gaurezdagoeskolarik-super_pepo.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Hodeiren urtebetetzea da eta bakarrik gauza bat nahi du…bizikleta bat. Lurrek ez du ulertzen zergatik bakarrik gauza bakar bat eskatzen duen. Amamak gaur egun umeek jostailu gehiegi dituztela komentatzen du. Zuek zenbat opari eskatzen dituzue zuen urtebetetzean? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/24-gaurezdagoeskolarik-panpinadenda.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Lur ez da etorri zigortuta dagoelako gezurretan ibiltzeagatik. Amamak esaten du batzuetan gezurrak beldurra edo lotsagatik kontatzen ditugula baina azkenean ondorioak txarragoak izaten dira. Noiz bota duzu zure azken gezurra? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/23-gaurezdagoeskolarik_pinotxo.mp3 Deskargatu hemen.

Amamak txipiroiak ekarri ditu Lur eta Hodeik probatu ahal izateko. Lurrek ez du probatu nahi ez zaiolako gustatzen gauza berriak probatzea. Amamak hasieran gauza guztiak berriak direla azaltzen die eta gauzak probatu behar direla ea gustatzen zaigun jakiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/22-gaurezdagoeskolarik-txoriamokofina.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Lur etxean gelditu da katarroa harrapatu duelako putzuetan jolasteagatik. Amamak egiten ditugun gauza batzuk ondoriok  dituztela eta hauek irakasten digutela hurrengo baterako zuzen jokatzen azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/18-gaurezdagoeskolarik-okaltxo.mp3 Deskargatu hemen.

Hodei eta Lurren klaseko baten osaba hil da. Gure neskatxoak kezkatuta daude bere gelakidea oso triste  dagoelako.  Amamak, hasieran triste egotea normala dela esan die  baina den.borarekin maitasunez gogoratuko dutela, irribarre batekin ahoan azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/16-gaurezdagoeskolarik_betiko.mp3 Deskargatu hemen.