Gaur Hodeik bere abesti gogokoena ekarri du. Sorginek fama txarra daukaten arren, sorgin onak ere badaudela kontatu dio amamak.Gaiztoak ala onak dira sorginak? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/14-gaurezdagoeskolarik-gertudis%20sorgi%c3%b1a.mp3 Deskargatu hemen.

Lurrek Hodeik esaten duena errepikaten du lorito bat balitz bezala eta amamak ea liliputar bat den galdetzen dio…liliputarrak ezagutu nahi badituzue, piztu irratia eta entzun amamaren ipuina! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/11-gaurezdagoeskolarik-ongi%20etorri%20ikastolara.mp3 Deskargatu hemen.

Lur eta hodei bata bestearekin haserre daude ez dutelako nahi gauzak konpartitu…eskerrak laster oporrak datozela eta gauzak udan alaitasunez ikusten ditugula. Ondo pasa oporretan!!! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/10-gaurezdagoeskolarik-ausarten%20kluba.mp3 Deskargatu hemen.

Lur triste dago eskolan ume bat dagoelako besteak mehatzatzen eta jotzen, eta horrek beldurra sortzen du besteengan patio orduan. Amamak, ipuin baten bidez, lagunak izatearen garrantzia azpimarratu du, eta denok batera horrelako egoerei aurre egin behar diegula. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/10-gaurezdagoeskolarik-ausarten%20kluba.mp3  

Hodei asteburu pasa joan da bere klasekoekin barnetegi batera. Hodeik, lagun batekin egingo zuela lo esan zion Lurri, lagun horrek beldurra diolako iluntasunari … Amets gaiztoak uxatzeko zer egin behar den jakin nahi baduzue entzun gaurkoa ipuina! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/05-gaurezdagoeskolarik-ilunpearen%20sekretua.mp3 Deskargatu hemen.

Hodei kezkatuta dago eskolan, jolastorduan mutilek ez diotelako haiekin futbolean jolasten uzten neska izateagatik. Amamak lasaitze aldera, hori bera gertatzen zitzaiola  txikia zenean esan eta tristura uxatzeko tortilla zati bat ematen dio. Hodei askoz hobeto sentitu da Jan ostean eta lurrek ea tortilla magikoa zen galdetzen dio amamari Baina zein […]

Gaur berriro ere irratian elkartu dira Lur Hodei eta amama Felixa gozatzeko eta ikasteko prest. Lur lokartuta dago gauean amets gaiztoak eduki dituelako. Amamak, kezkak ezin direla ohera eraman esan die. Irribarre batekin lokartzen bagara iribarre batekin esnatuko gara eta eguzkilore bana oparitzen die amets gaiztoak uxatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/02-gaurezdagoeskolarik-amalur.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Lur, Hodei eta amama Felixa ezagutu ditugu irratian. Lurrek oinak lurrean ditu, Hodeik burua hodeietan eta amamak bihotza eskuetan… Zenbat gauza konpartituko duten entzuleekin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/01-gaurezdagoeskolarik-hodeirenipuina.mp3 Deskargatu hemen.