Kizkur berando heltzen da, triste dagoelako. Parketik pasa dela, ikusi du ume talde bat jolasten, eta albo batean beste ume bat bakarrik, ez du ulertzen zergatik beste umeek ez duten berarekin jolastu nahi. Txipik eta Goroldiok ipuin bat kontatzen diote, haiek ezagutzen duten iratxo bati gertatutako zerbait. (Beste koloreko iratxoa, […]

Hainbat disko atera ondoren, umeentzako eginiko lehen lana aurkeztu du gaur Yogurinhak; 7 abesti ditu “Amona Molona” diskoak. Umeei eskainitako abesti guztiak disko bakar batean bildu, eta hiru abesti berri gehitu dizkio: Amona Molona, Muturbeltz Mundura eta Zaintzaren Dantza. Azken hori ikuskizun ere bilakatu du Maria Urcelayrekin batera eta datorren […]

Ikasturte berria hasi da!! Irakasle berriak, ikaskide berriak… eta irratsaioan ere lagun berriak. Hodeiren falta sentituko dugu, Iparraldera joan zaigulako bizitzera baina Ilargi gurekin ibiliko da hemendik aurrera abentura ezberdinez gozatzen. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211009_gaurezdagoeskolarik_bueltan_gara.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Senegaletik Mamadou etorri da, amamaren lagun bat, gurekin egotera eta Senegaleko errezeta bat irakatsi digu. Dastatu nahi duzue? Ba horretarako entzun eta animatu zaitezte sukaldatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210619_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen. MBOURAKE Osagaiak: 500 gramo ogi birrindu 3 koilarakada kakahuete krema 3 koilarakada azukre Banilla-esentziaren zopa-koilarakada 1 100 ml esne oso edo […]