Errima, prosa eta kantu artean joan zaigu beste POTTO bat! Gaurkoan, Irurtzunen izan zen AIXITA sariketan egon gara. Bertan kantuan izan zen Euskal Herrietako bertsolari tropela: Iker Gorosterrazu, Maddi Anne Txoperena, Eli Pagola, Xabi Igoa, Imanol Uria eta Saioa Alkaiza kantuan izan ziren Zigor Gartziaren aginduetara. Sakanatik Bilboaldera egin dugu […]

  Bai, bueltan da POTTO saioa. Aste batzuetan indarrak metatzen ibili eta gero, Bilbo Hiria irratiaren txori-tokira bueltatu da Erlantz Ibargurengoitia, gaurkoan Ane Zabalaren laguntzaz, Josuren betiereko presentziak gidatuta. Urteko aurreneko saioan Plentziako Ezbaian eztabaida-taldeak antolatutako bertso-afarian izan gara, Danontzat Gaztetxean izan genuen Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi entzuteko aukera. […]

Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren finala aitzakiatzat hartuta, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleek gozatu ederra hartu zuten bi bertsolari klasikoren bisitarekin: Unai Iturriaga eta Iratxe Ibarra. Bilboko Kafe Antzokian bildu ginen lagunek ordu eta erdiko jardunean entzun genituen bertsolarien esanak eta kantak. Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzapean, aurrena prosan izan ziren kontu-kontari (ibilbidea, bizipenak, aurrera […]

Bilboko Kafe antzokian atzo Jakinduriek mundue erreko dau ekimena izan zen. Hiru Bertsolari eta hiru zientzialari aritu ziren aurrez aurre. Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak eman zituzten lehenik. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azaldu zituzten. Jone Uriak Errimaren definizio matematikoa, Juan Ignacio Perezek Zeruraino hegan egiten eta Miren […]