Bilboko Kafe antzokian atzo Jakinduriek mundue erreko dau ekimena izan zen. Hiru Bertsolari eta hiru zientzialari aritu ziren aurrez aurre. Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak eman zituzten lehenik. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azaldu zituzten. Jone Uriak Errimaren definizio matematikoa, Juan Ignacio Perezek Zeruraino hegan egiten eta Miren Basarasek Bilboko itsasadarreko bakterio xelebrea, leptospirosia. Gai horren inguruan kantuan aritu ziren bertsolariak. Lehenengo Leptospirosia birusaren inguruan kantua aritu ziren Unai Iturriaga eta Angoni Egaña. Juan Ingnacio Perezek hegaztien fisiologiaz aritu zen eta ondoren bertsolari bakoitzari hegazti baten antza eman zion. Jone Uriak distantzia matematikoa azaltzeaz gain kantuan ere aritu zen.
Deskargatu hemen.